Larunbateko kaldereroek iragarriko dituzte Berako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 16a, 14:54
Kaldereroen konpartsa larunbat arratsaldeko 7etan abiatuko da Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara.

Inude eta artzaien entsaioak heldu den astearte eta ortziralean eginen dituzte

Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia.

 

Inude eta artzaiak entsaioak

Inude eta Artzaien konpartsan ateratzeko entsaioak, berriz, Eztegara pilotalekuan eginen dituzte otsailaren 21ean asteartean, 19:00etan eta otsailaren 24an, ortziralean, 20:30ean. Bazkarirako txartelak ere entsaio egunetan salgai jarriko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun