Patata Tropikalaren 'Azken eguzkilorea' antzezlana ikusgai otsailaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 16a, 12:53
3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako antzezlana da.

3 eta 12 urteko haurrei zuzendutako lana igande arratsaldeko5etatik aitzinera Harriondoan

3 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta Patata Tropikala antzerki taldearen Azken eguzkilorea antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 19an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 3 euro gostako da eta dagoeneko salgai dago Turismo-Kultura Bulegoan (948638007 edo kultura@lesaka.eus). Egunean bertan sarreran ere salduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun