erran.eus

Lesakako inauterietan zakozar atera behar dutenen bilera otsailaren 18an

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Larunbat arratsaldeko 4etan Arrano elkartean

Lesakako inauterietan zakozar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 4etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, Arrano elkarteak dei berezia egin du inauterietako igandean zakozarrak prestatzeko laguntzaile bila. Zakozarrak belarrez bete eta josteko nahi duten guztien laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute Arrano elkartetik.

Lesakako inauterietan zakozar atera behar dutenen bilera otsailaren 18an
Zakozar atera nahi dutenek larunbateko bilerara joan beharko dute. | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa