erran.eus

Berako Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute otsailaren 18an

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Larunbat goizeko 9etan hasiko dute txangoa Altzateko plazatik Idoia ingurura 

Berako Ehiza eta Arrantza elkartea eta Manttalek, otsailaren 18rako Zuhaitzaren eguna antolatu dute. Helduentzako eta haurrentzako zuzenduta dago ekintza hau eta goizeko 9etan emanen zaio hasiera Altzateko plazatik Idoiako inguruetara abiatuko den txangoari. 

Berako Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute otsailaren 18an
Larunbat goizean joanen dira Altzateko Plazatik Idoia ingurura. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Kotxez ere igotzeko aukera izanen da. Zuhaitzak landatu eta gero, (aitzurra eramatea gomendatzen da), Altzateko plazara bueltatuko dira partehartzaileak, Ehiza eta Arrantza elkartean hamaiketakoa egiteko. Eguraldi txarra eginen balu, otsailaren 25ean eginen litzateke Zuhaitzaren Eguna.

2017/02/18 09:00

Altzateko Plaza Bortziriak Bera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa