erran.eus

Lightpainting tailerra eskainiko dute otsailaren 17an Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

Rafa Rodrigo irundarraren eskutik ortziralean 18:30ean liburutegian 

‘Jolas gaitezen argiarekin’ izenburupean, lightpainting tailerra eskainiko du Rafa Rodrigok (Irun, 1972) otsailaren 17an, ortzirale arratsaldeko 6:30etik aitzinera, Berako Herri Liburutegian, 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua.

Lightpainting tailerra eskainiko dute otsailaren 17an Beran
Rafa Rodrigok argazkilaritza teknika honi buruzko azalpenak emanen dizkie gaztetxoei. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Rafael Rodrigo irundarra musikaria, argazkilaria eta origamista da eta Skunk eta Willis Drummond taldeetan aritu da gitarra jotzen eta abeslari. 2005etik aitzinera argazkilaritzan murgildu zen eta azken aldian, lightpainting argazkilaritza teknikan espezialdu da eta bere lanak internet bidez ikustarazten ditu.

2017/02/17 18:30

Berako liburutegia Bortziriak Bera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa