Juanjo Etxabeguren margolariaren lanak Lesakan ikusgai dayde otsailaren 10etik martxoaren 12ra

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 8a, 07:32
Juanjo Etxabegurenek bere margolanak erakutsiko ditu Taupadak aretoan.

Ortzirale arratsaldean egin zuten inaugurazioa Taupadak gunean eta margolariarekin egoteko aukera izan zen

Juanjo Etxabeguren (Irun, 1959) margolariaren erakusketa zabalik da Lesakako Taupadak arte eta artisautzaren gunean otsailaren 10etik martxoaren 12ra. Bihotzkada Kolektiboak antolatutako erakusketaren inaugurazioa otsailaren 10ean egin zuten, margolaria bertan zela.

 

Hortik aitzinera, ortzegunetik igandera, 16:00etatik 20:00etara ikusgai izanen dira margolanak Lesakako Eltzeta karrikaren 18an, Eroski ondoan dagoen Taupadak aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun