ETBko Gu ta gutarrak saiokoak Berako Jubilotekan izan dira grabatzen

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 30a, 08:25
ETBko saioan parte hartzen duten gazteak, jubilotekako adinekoekin izan dira grabatzen.

Euskal Telebistako Gu ta Gutarrak saio bat Berako Jubilotekan grabatzen aritu ziren urtarrilaren 28an. Bai partaideek bai jubilotekakoek probak desberdinak egin zituzten: abestu, solasa, soinketa eta esku lanak. Bai batzuk, bai bertzeek aski gustura pasa zuten arratsaldea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun