Oinezkoei lehentasuna emanez aldaketak egin ditu Berako Udalak Dorrea-Bidasoko bidegurutzean

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 27a, 08:22

Ibilgailuendako semaforoak laranjatik gorrira eta gorritik laranjara pasatuko direnez, errepidea zebrabidetik gurutzatzeko lehentasuna izanen dute beti oinezkoek

Herrigunean mugikortasuna hobetu nahiean Dorreako bidegurutzean (Euskalduna) aldaketak egin nahi ditu Berako Udalak. Oinezkoen pasabideak, zebrabideak, errespetatzea nahi dute eta bidegurutze honetan ez da egiten, ibilgailuek semaforoa berdea dutelako.  

Aldaketa honekin bidegurutzea arautzen duten semaforoak gorritik laranjara eta laranjatik gorrira pasatuko dira. Honek erran nahi du semaforoa laranja jartzen denean ibilgailuek pasatu ahal izanen dutela baina zebrabideak errespetatuz. Modu honetan oinezkoek izanen dute lehentasuna beti errepidea gurutzatzeko zebrabidetik herri guztian bezala. 

Berako udalak ohar bidez aipatu duenez, «erabiltzaile guztiei arreta berezia eskatzen dizuegu egoera berrira ohituratu arte.  Barkatu eragozpenak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun