Bullying-aren kontrako KiVa metodoa aurkeztu du Berako Labiaga Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 20a, 13:51
Ikastolako ikasleei metodoa erakusteko hitzaldiak eskaini zaizkie eta pankartak eta muralak egin dituzte.

Urtarrilaren 17an 60 bat familiabildu ziren Kultur Etxean

Bullying edo eskola-jazarpenaren aurka egiteko ikastetxean ezarri duten KiVa programaren aurkezpena egin zuen Berako Labiaga ikastolak urtarrilaren 17an Kultur Etxean eta 60 bat familia bildu ziren. 

 

Goizean metodoa erakutsi zitzaien ikasleei eta pankartak egin zituzten, muralak, hitzaldiak… KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkun­tza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du. Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira. Euskal Herriko ikastoletan ere programa bera ezarri dute. KiVa-ren ezarpena era auni­tzetan nabari da ikastetxean. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte (10 ikasgai dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio ditu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun