Carlos Gonzalez pediatra ezagunak hitzaldia emanen du Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 19a, 15:01
Carlos Gonzalezek duela bi urte ere eman zuen solasaldia Harriondoan.

Urtarrilaren 29an, igande goizeko 11:00etan Harriondoan

Maitasunez haziz: disziplina eta elikadurari buruzko mitoak erauziz konfliktorik gabe izeneko solasaldia eskainiko du pediatrian doktorea den eta haurren haziera, elikadura eta osasunari buruz hainbat liburu idatzi dituen Carlos Gonzalezek. Hitzordua urtarrilaren 29an, igande goizeko 11etan izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.

 

Sarrerak salgai daude Lesakako Dasya zentroan (www.centrodasya.com webgunean). Informazio gehiago 691 025855 telefonora deituz edo info@centrodasya.com helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun