2.594.740 euroko aurrekontua onartu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 18a, 07:29

Iazkoaren berdintsua, Geroa Bairen aldeko botuekin eta EHBilduren kontrakoekin onartu zen

Lesakako Udalak 2.594.740 euroko diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, abenduaren 23ko batzarrean Geroa Bairen aldeko botuekin eta EHBilduren kontrakoekin onartutako udal aurrekontuaren arabera. Kopuru hori joan den urtekoaren berdintsua da (10.000 euro gehiago). Orain udal idazkaritzan eta Herriko Etxeko iragarki-taulan ikusgai dago aurrekontua, herritarrek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inbertsioen atala 285.100 eurokoa izanen da, gehiena lan ttikiak egiteko. Handiena, Lesaka-Bera ur hornidura lanetarako izanen da, 125.000 euro (Irain eskolako hobetze lanak ere atal horretan sartuak daude, zuhaitz landetze eta baso-lanetarako 123.450 euro erabiliko dira, eta eraikin eta bide publikoetan obrak egiteko.

Ohikoa denez, langilegoan joaten da gasturik handiena (771.350 euro) eta bankuen amortizazio, interes eta bertze gastuetan ere 279.044 euro joanen dira. Aipagarria da besta, inauteri, eguberri eta bertze besten antolaketarako ere 103.000 euro erabiliko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun