Ehunka lagunek parte hartu zuten Berako X. Mendi Egunean

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 16a, 11:16
Berako Mendi Eguneko Santa Barbarako Kronoigoeran parte hartu zuen hirukoteetako bat.

Santa Barbarako binakako kronoigoeran 58 bikote atera ziren eta herri afariak 160 lagun bildu zituen Altzateko frontoian

Arrakastatsua suertatu da aurten ere Berako Mendi Eguna urtarrilaren 14an. Urtemuga berezia zen aurtengoa, hamargarren edizioa, eta horren harira, ohikoez gain, ekitaldi bereziak ere antolatu dituzte Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak, 2007ko urtarrilaren 13an Taillonen hildako Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiren omenez. 

 

Larunbat goizean eskalada tailerra egin zen Toki Ona kiroldegian, eta 50 bat neska-mutikok parte hartu zuten, eskalada eta oreka ariketak eginez. Ezintasunen bat dutenentzako ere ariketa bereziak egin zituzten. Arratsaldean, Santa Barbarara oinezko mendi ibilaldia eta binakako kronoigoera egin ziren eta Manttaleko haurrek lasterka ere egin zuten.

Arratsaldeko 3etan abiatu ziren oinezko mendi ibilaldian parte hartu zuten 50 bat lagunek eta Larretagainera joan ziren, korrikalariak animatzera pasatzerakoan.

5,5 kilometroko erlojuaren kontrako lasterketan 58 bikotek hartu zuten parte (tartean baziren hirukote eta laukoteren bat ere), iazko kopuru beretsua. Rikardo Baroja eskolaren paretik minutuero atera ziren partehartzaileak eta jendearen animoak bildu zituzten ibilbide osoan, baita hildako mendizaleak gogoratzen zituzten koloretako xingolak Santa Barbara gaineko hornidura lekuan ere. Ohikoa denez, lasterketa ez da konpetitiboa, baina bikoteen denborak hartu zituzten eta panel batean erakutsi. Horien artean, Asier Apezetxeak eta Unai Santamariak osatutako bikoteak lortu zuen denborarik onena (25 minutu eta 46 segundo) eta Fernando Etxegaraik eta Joseba Larraldek 7 segundo gehiago behar izan zituzten. Baina erran bezala, parte hartzea zen garrantzitsuena. Manttaleko korrikalari aunitz atera ziren proban.

Probaren ondotik, partehartzaileentzako berendua eskaini zen eskolako jangelan eta oparien zozketak ere egin ziren.

 

Ikusentzunekoa, herri afaria eta igandeko mendi irteera

Beranduago, Kultur Etxean, Josu Iztueta eta Pablo Dendaluzeren eskutik Biziminez dokumentalaren proiekzioa egin zen eta hemen ere jende aunitz bildu zen. Ikusentzunekoan, Iztueta berak eta Antxon Arzak Estatu Batuetako ekialdeko kostaldetik mendebaldekora 2015ean egin zuten bidaia ageri da. Kultur Etxea bete zuten ikusentzuleek izan zuten Iztueta eta Dendaluzeri galderak egiteko aukera. Josune Bereziartu eta Rikar Otegi mendigoizaleak ere emanaldian izan ziren.

Larunbateko jarduerak Altzateko frontoian egindako herri afariarekin borobildu zituzten. 160 lagun bildu ziren eta sarreran buff bat jaso zuten opari eta Guztiok elkartearen aldeko saskiaren zozketan parte hartzeko borondatea ere bildu zuten. Afalondoan makil bana eman zieten Iztueta eta Dendaluzeri, baita Everest igo zuen lehen nafarrari, Pitxi Egillor-i. Loro eta Zubietaren kuadrillako Suso Campos eta Jorgek ere makil bana jaso zuten. Kronoigoeran debuta egin zuen Txumari Goiari ere oparia eman zioten.

Mendi Egunak igandean ere segida izan du aurtengoan, mendi ateraldia egin baitzen. Euriaru aurre eginez, 20 bat lagun atera ziren, batzuk oinez, bertzeak lasterka, Ibardingo Txori Lepon gosaltzeko tartea hartuz.

 

Kronoigoerako denborak

1. BEGOÑA LARRALDE-UXOA ZELAIETA 45.26

2. ELENA ARA-GARBIÑE SANTAMARIA 42.23

3. LURDES ALUNDA-IMANOL MORENO 39.23...

4. MARI CARMEN URTXEGI-IRENE MATXIARENA 37.59

5. AITZIBER ITURRIA-ADRIANA 41.57

6. SEVERINE DUHALDE-ENA POCHOU 34.15

7. AINHOA IRAZOKI-XABI IRAZOKI 44.55

8. ASIER IRAZOKI-JON IRAZOKI-IBON BEREAU 43.58

9. TERESA IGOA-NURIA VERTIZ 41.10

10. JANIRE ETXEGARAI-TIANE LARRETXEA 46.40

11. ALOÑA LASAGA-ASIER ETXEBERRIA 43.44

12. SUSO-JORGE 45.53

13. MOLI-BATISTA TELLETXEA 44.05

14. MATZO-FERNAN KORTA 42.00

15. TXARO ZUBIETA-ADELA ARLEGI 42.24

16. AMAIA-ITZIAR 41.45

17. MIKEL ELIZONDO-MAITE 35.12

18.PATXI ARIZTIA-TXUS 37.01

19. LANDAKO-JUANES OTXOTEKO 36.57

20.JAVI LARRAUI-IÑIGO-XABAT 36.57

21. XABINO KORTA-PATXI PIKABEA-ANA LARRETXEA-ASIER 36.56

22. MONTSE GARMENIA-MARI JOSE HERNANDEZ 37.30

23. ITSASO-JOSU 40.50

24. PATRICIA IRIDIER-VERONIQUE 37.49

25. JONE ZELAIETA-CRISTINA ARBUES 38.16

26. DIDIER ZAGO-AGATHE 32.27

27. PATXI-FERNANDO 34.17

28. TXEMA OTXOTEKO-ISMAEL FERNANDEZ 32.08

29. BEÑAT SARALEGI-JUAN RAMON BENGOETXEA 31.09

30. ADUR YANCI-UNAI IZAGIRRE 35.01

31. JOSEBA SUSPERREGI-TXUMARI GOIA 40.17

32. JON DE LA CRUZ-JOKIN PINATXO-XABI ETXENIKE 41.19

33. MICHEL LARTIQGUE-JORGE DUCAUNERAUX 42.51

34. ANGEL SUBIZAR-IÑAKI ZELAIETA 32.37

35. ADRIAN GAJATE-ARITZ PEREZ 31.59

36. JUAN RAMON PIKABEA-IÑAKI PIKABEA 29.11

37. MARTXEL BERMUDEZ-JON YUBERO 30.00

38. AITOR ERDOZAIN-IBON ARDOZAIN 30.04

39. ANGEL MUÑOZ-PATXI LABORDA32.55

40. IÑIGO LASAGA-INA LASAGA 28.46

41. STEPHANE DUHALDE-GORKA ALEGRE 30.17

42. DANIEL SAN MARTIN-MIKAEL DUHARTE 27.37

43. RAFA ALZATE-FELIX ALZATE 32.55

44. BAKERITO-NEREA 46.00

45. ANDONI LASAGA-ANDONI MARTÍNEZ 45.20

46. JOSEMA HUIZI-IMANOL ZARRANZA 37.49

47. JOSEMARI TELLETXEA-JOSEBA IRIARTE 36.24

48. DANI IPARAGIRRE-AIMAR ZUBIETA 30.07

49. XABIER ITURRIA-IMANOL LUKANBIO 30.45

50. JON IRAZOKI-ANDONI MARTINEZ 33.29

51. MIGUEL SOLANO-MIKEL INDA-GERARDO PEREZ 32.06

52. JOSE ANTONIO ARRUTI-GANIX ARRUTI 31.35

53. AXEL-RUBEN 36.09

54. JULEN PIKABEA-IBAI BERREGI 30.13

55. JOSEBA ZABALETA-IÑIGO ARRIETA 33.24

56. JOSEMARI SALGADO-JORGE ARACUÉS 32.24

57. ASIER APEZETXEA-UNAI SANTAMARIA 25.46

58. FERNANDO ETXEGARAI-JOSEBA LARRALDE 25.53

Erlazionatuak

Mendi Eguna 2017 Beran

Ttipi-Ttapa 2017 urt 16 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun