Ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 16a, 09:53
Ipuin lehiaketan parte hartu duten neska-mutikoetako batzuk, Beti Gazteko ordezkariekin.

Ehun bat neska-mutikok parte hartu dute hirugarren edizio honetan

Hirugarren aldiz ipuin lehiaketa antolatu du Beti Gazte elkarteak, Lesakako Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzendua. Hiru edizioetako parte-hartze handia izan da aurten eta ehun bat idazlan bildu dituzte eta horregatik, «bai Irain Eskola publikoko baita Tantirumairu ikastolako irakaslegoari lehiaketan izan duten konpromisoa» eskertu die Beti Gaztek eta saria eman diete bi ikastetxeei ere. 

 

Sariei dagokienez, 3. eta 4. mailako ikasleak biltzen zituen A mailan, lehenbiziko saria Lorea Bertiz Aranburuk eskuratu du Espazioa banoa globoarekin idazlanarekin, bigarrena Leire Legasa Goiak Hiru neskak eta animaliak ipuinarekin eta hirugarrena Fermin Bertiz Arrietak, Sorgina ipuinarekin.

B mailan, (5. eta 6. mailak) lehen saria Naroa Garaiar Almandozek  eskuratu zuen, Nire biziko etapa on bat ipuinarekin; bigarren saria Ibon Urrosolo Elgorriagak eskuratu zuen Ibon eta Iosu bixki siamesak idazlanarekin eta hirugarrena Garazi Ubiria Garmendiak, Mendian idazlanarekin.

Neska-mutikoek liburu batzuk jaso zituzten sari bezala. Horretaz gainera, bertze liburu batzuk ere zozketatu zituzten urtarrilaren 13ko sari banaketan izan ziren partehartzaileen artean. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun