erran.eus

Udaberrian Bortzirietan ere herri galdeketa eginen dela iragarri du Eman Bortzekoa elkarteak

  Gizartea  Bortziriak

Igande eguerdian Lesakan egin zen aurkezpen ekitaldian Gure Esku Dago dinamikaren baitan sortu den elkarteari babesa eman diote Bortzirietako hainbat herritarrek 

Gure Esku Dago dinamikaren baitan Bortzirietan sortu den Eman Bortzekoa elkartea aurkeztu zuten urtarrilaren 15ean, igande eguerdian Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bortz herrietako hainbat aurpegi ezagunek parte hartu zuten aurkezpenean, baita ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek ere.

Udaberrian Bortzirietan ere herri galdeketa eginen dela iragarri du Eman Bortzekoa elkarteak
Hainbat bortziritarrek babesa eman diote Eman Bortzekoa elkarte berriari. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Joseba Olagarai eta Estitxu Fernandez kazetariek aurkeztu zuten ekitaldian aipatu zutenez, «hemen bildu gara Lesakan, dozenaka bortziritar, elkarlanean asmo haundi bat gauzatzeko, herriari hitza emateko. Oninen ingurua, oningo zubiak, elkargune dira gaur. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakarren elkargune. Herri, jatorri, lanbide, ideologia… ezberdinetako herritarrak bildu gara hemen, sektore desberdinen zubi lana eginez, egiteko. Izan ere, Onineko zubiak ezpatadantzan egiten duen moduan, zubiak harremanak moldatzeko, sakontzeko balio dute, suntsitutakoa eraikitzeko. Zubiek, oraina eta Etorkizuna lotzeko balio dute, gaurtik biharko eguna eraikitzeko».

Eman Bortzekoa elkartea Gure Esku Dagok hasitako bidea gauzatzera datorrela ere aipatu zuten, «herri galdeketa egitera gatoz, bortziriko herritarrek etorkizunean herri gisa ze izan nahi duten galdetzera gatoz. Udaberrian egin nahiko genuke galdeketa hori, Mendialdea eta Sakanarekin batera. Herriari galdetu egin nahi diogu, herritarrok erabaki dezagun, zer izan nahi dugun, nora joan nahi dugun, herri gisa zer izan nahi dugun. Izan ere, horma eta harresiak ez ditugu maite, gure buruaren jabe izan nahi dugu, Etorkizuna gure eskuetan hartu eta eraiki nahi dugu, gaurko ametsak biharko egi bihurtzeko».

Herri galdeketaren bidea hasi baino ez dutela egin ere onartu zuten, «denen ekarpenak eta partehartzea da aberasgarria, zuena ere noski. Azkenean auzolan erraldoi bat izatea nahi dugu, bakoitzak ahal duen horretan ekarpean eginez».

Hasteko, sinadura bilketa erraldoi bat jarriko dute martxan, galdeketa deitu ahal izateko beharrezkoa baita. «Beraz, hemendik dei egiten dizuegu, Bortziritar guztiak sinatzera animatuz. Aterako den emaitzaz haratago, galdeketa egitea da helburua, partehartze haundia litzake arrakasta», aipatu zuten aurkezpenean.

  

Aurkezpenean izan direnetako batzuk

ETXALAR
Miguel Mari Irigoien (alkatea)
Irune eta Itxaso Elizagoien (trikitilariak)
Benardo Mitxeltorena
Beñat Irazoki (futbolaria)
Etxahun Azkarraga (bertsolari gaztea)

Joseba Olagarai (kazetaria)

 

IGANTZI
Joxepa Etxeberria (jubilatua)
Tania Gonzalez (farmazilaria)
Mikel Retegi (aurrejubilatua)

Xabier Sarasola (Arte grafikoak)

Aitor Txoperena (Biltoki Ttiki)

Ana Sein eta Amane Obeso (gurasoa eta alaba)

Idoia Bereau (irakaslea)

 

ARANTZA
Beñat Mitxelena (musikaria)
Juanita Larralde (irakasle jubilatua)
Margari Madariaga (baserritarra)
Ana Larretxea (kirolaria)
Mentxu Peña (euskaltegiko irakasle ohia eta zinegotzia)
Antton Maiz (pilotari profesional ohia)

Iban Zugarramurdi (musikaria)

 

BERA
Asier Calderon (LAB)
Julen Zelaieta (bertsolaria eta Xorroxingo esataria)
Maider Iantzi (Garako kazetaria)
Lupe Mendigutxia (kultur eragilea eta irakaslea)
Fernando Etxegarai (korrikalaria)
Ines Matxiarena (Goldatzeko kidea eta Gure Esku Dagoko kidea hasieratik)

Ander Errandonea (pilotaria)

Nahia Senper (arkeologoa)

Iñigo Telletxea (musikaria)
Estitxu Pinatxo (kantaria)

 

LESAKA
Laura Iantzi (EAJko zinegotzi ohia)
Peio Etxabide (alkate ohia)
Mikel Iriarte (Musika Bandako zuzendaria)
Gaizka Sarasola (txistulari, dantzari eta antzerkilaria)
Estitxu Arozena (bertsolaria)
Pitxurri (Bortzirietako Gorriak Peña)
Eugenia Arriola (antzezlea)

Estitxu Fernandez (kazetaria)

Estitxu Elgorriaga (musikaria)

Aitor Yuste (PSNren zerrendan udalerako alkategai aurkeztutakoa 2011ko udal hauteskundeetan).

 

Iker Urruzola eskualdeko ELAko arduraduna ere ekitaldian izan zen.

 

Erantzunak

Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa