Juan Carlos Pikabea lesakarraren margoak Baionako Euskal Museoan ikusgai izanen dira

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 13a, 09:08
Baionako Euskal Museoan jarriko dituzte Pikabearen margolanak.

Urtarrilaren 17an, astearte arratsaldeko 6etan eginen dute inaugurazioa eta otsailaren 16ra arte egonen da zabalik

Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren ‘Nafarroa, paisaiak eta ohiturak’ izeneko margo erakusketa ikusgai izanen da urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra Baionako Euskal Museoko Xokoa gelan. Sarrera doan izanen da nahi duen guziarendako. Asteartetik igandera, 10:30etik 18:00etara irekiko ditu ateak museoak. Astelehen eta besta egunetan itxita egonen da. Inaugurazio ekitaldia urtarrilaren 17an, astearte arratsaldeko 6etan eginen dute.

Info +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun