Bortzirietako Bai Euskarari zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 11a, 10:57

Arantzako Blanka ileapaindegian eta Lesakako Arrano elkartean banatuak dira

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, urtero bezala, BAI EUSKARARI ZOZKETA egin du urtarrilaren 9an Arantzako Herriko Etxean eta udal idazkariaren aitzinean eta saritu beharreko zenbakiak honakoak izan dira: 208 eta 4.888.

Lehenbiziko zenbakia, 208a, Arantzako Blanka ile-apaindegiak banatu du eta Etxalarko Herriko Ostatuan jatetxean bi lagunendako otordua  izanen du saritzat.

Bigarren zenbakia, 4.888a, Lesakako Arrano elkarteak banatu du eta Lesakako Ibai-Ondo janari dendak Nafarroako produktuekin osatutako saski bai izanen du saritzat. 

Otsailaren 16ra arteko epea dute irabazleek saria jasotzeko, Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deituta (948 634 125 telefonoa). Ordurako ez bada inor agertu sariak eman gabe geldituko dira.

Guztira 6.000 boleto banatu ditu aurten Euskara Mankomunitateak, Bortzirietan ziurtagiridun diren 65 saltoki, erakunde eta elkarteetan, gero hortik, bezero diren herritarrei esker ona adieraziz emateko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun