Guztiok elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eman du Txamukos mariatxi taldeak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 9a, 08:27
Fernando Otano, Txamukos taldeko abeslariarekin batera, Guztiok elkarteko familiak.

Bortzirietako Guztiok elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eman zuen urtarrilaren 8an Txamukos mariatxi taldeak Berako Altzateko frontoian. Eguraldi hotzari aurre egiteko eBortzirietako Guztiok elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eman zuen urtarrilaren 8an Txamukos mariatxi taldeak Berako Altzateko frontoian. Eguraldi hotzari aurre egiteko emanaldi beroa eskaini zuen mariatxi taldeak eta behar bereziak dituzten umeen familiak elkartzen dituen Guztiok elkarteko guraso eta haurrak ere igo ziren oholtzara, eskerrak ematera, kantatzera eta dantzatzera.

 

‘Gure beharra, zure beharra’ goiburupean egin zen kontzertura sartzeko borondatea utzi zuten hainbat eta hainbat bortziritarrek. Musika ez ezik, Guztiok elkarteak eta Txamukos taldeak elkarlanean egindako bideoa ere proiektatu zuten frontoian. Ikusentzunekoan, Guztiok elkartearen esperientzia eta proiektuak azaltzen dira, elkartasuna eta laguntza eskatzearekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun