Urtarriletik aitzinera liburutegi zerbitzua izanen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 16a, 07:47

Herritar talde batek Barazarrean, kontsulta gainean irekiko du asteazkenetan 16:30etik 19:30era

Datorren urtean, urtarriletik aitzinera, Igantzin liburutegi zerbitzua martxan jarriko du herritar talde batek. Barazarrean, kontsulta gainean jarri dituzte liburuak (ingelesez eta frantsesez ere badira), aldizkariak, filmak… maileguan hartzeko aukera izanen dute herritar guztiek asteazkenetan, 16:30etik 19:30era.

Liburu aukera zabala dutet eta horien artean, baita euskaraz argitaratutako azken nobedadeak, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe edo Donna Leon bezalako idazleen azken lanak, bertzeak bertze. Liburutegiko zerbitzuaz gain, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek eskolako lanak bertan egiteko aukera ere izanen dute. Alde horretatik, «DBHtik pasatu diren  gaztetxoen libururik etxean baldin badituzue eta nahi izanen gero, eraman liburutegira, orain ikasketa horiek egiten ari direnak erabili ahal izateko» eskatu dute. Azpimaratu dutenez, liburutegia denentzat irekia dago eta udan Arantzako lagunek igerilekuan jarritako liburutegia erababili zuten bezala, orain ere ateak irekiak izanen dituzte.

Barazarreko egoitzaz gain, La Villa ostatuan ere xoko bat jarriko dute aldizkariekin, jendea bertan dagoen bitartean irakurri eta berriro uzteko, bertze batek ere irakurtzeko aukera izan dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun