Gure ondarea QR-tuz egitasmoan parte hartu dute Berako eta Lesakako ikastolek

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 14a, 07:19
Abendu hasieran, QR kodeak monumentuetan itxekitzen aritu dira Tantirumairu ikastolako ikasleak.

Bi herrietako eraikuntza arkitektoniko edo paisaia-elementu bereziak QR formatuan ezagutarazi dituzte

Nafarroako Ikastolen Elkarteak Gure Ondarea QR-tuz proiektu pedagogiko kulturala bultzatu du, Nafarroako ondarea ezagutu eta baloratzen hasteko helburuarekin. LHko seigarren mailako eta DBHko lehen mailako ikasleek beren herri edo bailarako zenbait eraikuntza arkitektoniko edo paisaia-elementu berezi (75 Nafarroa osoan) aukeratu dute eta hauen deskribapen idatzia eta ahozkoa prestatu dute hizkuntza ezberdinetan. Ondoren, QR formatura bihurtu eta publiko osoari eskaini zaio. Berako Labiaga eta Lesakako Tantirumairu ikastolek ere parte hartu dute.

 

Sortutako QR zerrenda triptikoen bidez banatu dute eta abenduko lehen asteetan QR horiek itxekitzen aritu dira aukeratutako eraikin eta elementuetan.

Zehazki, Beran Udaletxea, Itzea etxea, Karnaxenea etxea, San Migel zubia eta Zelaia baserria katalogatu dituzte eta Lesakan, Oteizak Agiñan jarri zuen Aita Donostia eskultura, Bordienea etxea, Onin erreka inguruko etxeak, Tourseko San Martin eliza eta Zabaleta dorrea

Proiektu honek Príncipe de Viana erakundearen babesa jaso du.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun