Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu egunotan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 12a, 12:01
Eguberrietako kontzertua abenduaren 21ean eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek, aurten San Esteban elizan.

Musika tresna ezberdinen entzunaldien ondotik, abenduaren 21ean Eguberrietako kontzertua eskainiko dute San Esteban elizan 

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 21ean, 18:00etan San Esteban elizan. Ikasturteko lehen hiruhilabetea borobiltzeko entzunaldiak ere eginen dituzte Musika eskolan: abenduaren 13an, asteartean biolin entzunaldia; abenduaren 16an, ortziralean trikitixa eta akordeoi entzunaldia eta abenduaren 20an, asteartean piano entzunaldia. Emanaldi guztiak 18:00etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun