‘Richard Oribe, Al otro lado de las medallas’ dokumentala ikusgai izanen da Lesakan abenduaren 8an

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 5a, 06:40
Richard Oribe igerilariaren bizitza agertzen du dokumentalak.

Ortzegunean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean, Lesakako Udal Kiroldegiak antolatuta

Richard Oribe igerilari paraolinpiko euskaldunaren bizitza agertzen duen ‘Al otro lado de las medallas’ dokumentala ikusgai izanen da abenduaren 8an, ortzegunean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako Udal kiroldegiak antolatutako ekitaldian sartzeko 3 euro ordaindu beharko da. Sarrerak aitzinetik eros daitezke udal kiroldegian eta ortzegunean bertan, 17:30etik aitzinera Kultur Etxean.

 

Rioko Jokoen atarian, Richard Oribe, inoiz burmuineko paralisia izan duen igerilaririk onena, kirol-ibilbide profesionalaren azken txanpan da, erronkez beteriko bizitza aurrean duela. Jaioberri zela medikuek gurasoei emandako itxaropenek, nekez aurrikus zezaketen Richardek bere gainditze gaitasunarekin lortu duen guztia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun