IrriSarri Landeko txondorra abenduaren 10ean piztuko dute

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 12:04
Abenduaren 10ean piztuko dute aurtengoan Irrisarriko txondorra.

Igantziko Abentura Parkea abenduaren 2tik 11ra egonen da irekita

Igantziko IrriSarri Land abentura parkea zabalik egonen da abenduaren 2tik 11ra, neguko ordutegiarekin, hau da, 10:00etatik 18:00etara, kanpoaldeko jarduerei dagokienez, eta jolastokia, berriz, afalordua igaro arte. Azken bi urteetako ohiturari eutsiz, txondorra ere piztuko dute abenduaren 10ean.

 

Instalazioa asteburuetan egoten da zabalik, baita zubi eta oporraldietan ere, eta oraingo honetan, abenduaren 2tik, ortziraletik hilaren 11ko eguerdira arte egonen da irekita. Asteburu honetan, gainera, parkeak ikazkin tradizionala izateko esperientzia bizi nahi duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditu, txondorra egitera joan daitezen. Izan ere, parkeak, urtero, txondorra egiten du Eguberriak baino lehen. Jarduera doakoa da, eta Ikaztegia- Ikatz Museoko afariak eta bazkariak daude barne, baina aurrez izena eman behar da. Euskal kulturako pertsona ospetsu batek piztuko du txondorra abenduaren 10ean. Ikatza elkartasunezko ekimenetara bideratuko da.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun