Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren baitan lau emanaldi izanen dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 08:33
Oh My God! taldeak 'Zer duzu Amy?' antzeztuko du larunbat arratsean Harriondoan.

Abenduaren 3an izanen da lehenbizikoa Harriondoan, Oh My God! taldearen Zer duzu Amy?

Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamabigarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Arrano elkartearen eta Lesakako Udalaren laguntzaz. Abenduaren 3an, larunbat arratseko 8etan Harriondoa Kultur Etxean, Oh My God! taldearen Zer duzu Amy? antzezlana ikusgai izanen da. Sarrera 5 euro kobratuko da.

 

Abenduaren 4an, igande arratsaldeko 6etan Kasinon, Atx Teatroa taldearen Bihotz salataria izanen da ikusgai.

Abenduaren 9an, ortziralean 22:00etan Arranon Mr. Señora teatro-errezitaldia eskainiko du Metrokoadroka Kolektiboak.

Zikloa bukatzeko, abenduaren 10ean, larunbat arratseko 8etan, herriko Hiruklun taldeak Vini, vidi, Vinci antzezlana eskainiko du Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 5 euro kobratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun