Cáritasen aldeko margo erakusketa antolatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 1a, 08:05
Hondarribiko Pachere margolariaren lanak ikusgai izanen dira Berako Kultur Etxean.

Abenduaren 2an inauguratu eta 10era bitarte ikusgai izanen dira Kultur Etxean Hondarribiko Pachere margolariaren lanak

Cáritasen aldeko margo erakusketa irekiko dute abenduaren 2tik 10era Berako Kultur Etxean. Beasain jaio baina Hondarribian bizi den Pachere (Maria Teresa Cortijo Bertiz) margolariak utzitako margolanak ikusgai izanen dira. Inaugurazioa abenduaren 2an, ortziralean 19:00etan eginen dute eata abenduaren 3tik 10era egunero irekiko dute, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Astebunetan bakarrik goizez irekiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun