Bortzirietako eremu paisajistikoaz aritzeko foroa eginen dute abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 23a, 08:41
Bortzirietako eremu paisajistikoari buruz aritzeko foroa deitu dute abenduaren 15erako.

Lursarea Jasangarritasunaren Nafar Agentzia gauzatzen ari da lana eta inkesta bat online betetzeko aukera ere bada

LURSAREA (Jasangarritasunaren Nafar Agentzia), Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaiaren Zerbitzuak egindako eskaerari erantzuna emanez, Bortzirietako paisaiaren ikuspegi soziala lortzeko lana gauzatzen ari da. Paisaia eta bere balioak, bai naturalak zein sozialak eta kulturalak, ez dira bakarrik garapenarako ezinbertzekoak diren baliabideak, baizik eta funtsezko iturria antolamendu política egokia ezartzeko, Europako Paisai Hitzarmena (EPH)-ren irizpideak segituz. Bortzirietako eremu paisajistikoari buruz aritzeko foroa eginen dute abenduaren 15ean, 18:00etan Lesakako Alkaiaga auzoako Bidasoa Zerbitzuen Zentruan. Izen ematea posta elektrinikoaren bidez egin daiteke, clopez@basoinsa.com helbidean edo 944807073 telefonoan. Forotik aparte, online inkesta publiko bat egiteko aukera ere bada webgunean.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzako Legeak, 2015. urtean jasan zuen aldaketan, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Paisairen Estrategia (NPE),egitera bultzatzen du, hala Nola Europako Paisai Hizarmena (EPH)-ren irizpideak segitzera eta bertze zenbait baliabide martxan jartzera, Nafarroako paisaiak kudeatzeko gaitasuna izateko. Nafarroako Paisaiaren Estrategia (NPE)-ren aurrerapenaren barnean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Garapena, Ingurumena, eta Toki Administrazioko departamendua, NASUVINSA dela medio, paisaiaren fitxak egiten ari dira. Fitxa hauek,  maila ezberdinetan (administrazioak, erakunde eta eragile lokalak eta biztanleak) baliogarria den lana izatea, dute helburu. Fitxetan eremu bakoitzean sartzen den lurraldea barne dago, bai eraldaketa maila baxua izan dituzten paisaiek (hobekien kontserbatuta daudenak), eta baita aldaketa ugari izan dituztenek. Beraien identitatea eta balio garrantzitsuenak eraldatutak ikusten dituztenek eta aldaketarik gabe mantentzen diren hoiek.

 

Giza partaidetza

Paisaia eragina du biziaren kalitatean? Betiko nekazaritza ekintzak, bordak bezalakoak, zure bizitzan izaten segitu nahi duzu?  Zer deritzozu bigarren eraikinen zabalkuntzari buruz? Administrazioak paisaia naturalak kontserbatu eta hobetzeko dirua erabili behar du? Zure erantzunak, herritarrek paisiaren kudeaketan parte hartzea baimentzen du; bertze aldetik, administrazioaren hurbilketa gizartera lortu dezake, eta azken finean paisaiari buruz daukaten pertzepzioa eta izan nahi duten paisaia motak modu errezean isladatzea dute helburu partaidetzako ekimenek.

Eremu bakoitzean web kontsultatik aparte, kaleko galdeketa ere eginen da; galdeketa hauek, udalerri bakoitzean eginen dira inkesta pertsonalen bidez. Bertzalde, iritzien ezagumenean sakontzeko, paisaiarekin erlazionatutako gaiak direla eta foro irekiak antolatuko dirak, udalerrien laguntzarekin eta, hauetan, ikuspegi ezberdinetatik paisaiarekin bat datozten balioak identifikatzen saiatuko da. Foro hauek irekiak dira, jende guztiarentzat, eta proposatzen diren paisaiaren kalitatearen helburuak, eskualde mailan, eztabaidatu eta elkarrekin diagnostiko batera ailegatzea dute helburu.

 

Partaidetza, eragileen bidez osotuko da. Sakoneko elkarrizketak eginen dira bai giza eragileei, baita lurraldean erakusgarriak diren pertsonei ere. Mahai teknikoak ere eginen dituzte, lurralde antolaketari buruz eta paisaiari buruzko eztabaidak bultzatzeko.

Paisaiaren ikuspegi soziala lortzeko lana, Sigmatec Medio Ambiente S.L enpresa burutzen ari da, Basoinsa eta Nabesaires enpresen laguntzarekin, hala nola Cederna Garalur eta Nafarroko Erdiko Eremuko Garapen Kosortzioaren elkarlanarekin.

 

Edozein informazioa lortu edo errezteko:

 

Proiektuaren informazio orokorra:

Foro, inkestak eta elkarrizketei buruzko informazioa lortzeko:

  • Sigmatec Medio Ambiente (info@simatec.es)

 

Hurrengo web helbidean informazio gehiago lortu daiteke eta gainera online kontsulta, foroentzako kartelak eta foro hauetan izen emateko lekua, aurkitu daiteke. http://navarra.paisajeyterritorio.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun