Berako Eztegara pilotalekuari larrialdi irteera berriak eginen zaizkio

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 8a, 10:27
Lanak bukatutakoan, segurtasun neurriak betez 900 lagun sartzen ahalko dira Eztegara pilotalekuan.

Igantziko Talotxa enpresal eginen ditu frontoia egokitzeko proiektuaren bigarren faseko lanak, 80.000 euro inguruko aurrekontuarekin

Berako Eztegara pilotalekua egokitzeko proiektuaren 2. faseko lanak esleitu berri dira.  Inguruko 4 enpresa gonbidatu ondoren Igantziko Talotxa eraikuntzak enpresak egin du eskeintzarik onena. Lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa da eta larrialdietarako irteera berriak egitea izanen da zeregin nagusia.  

 

Irteera berri bat eginen zaio goitiko aldeko harmailari frontiseko aldetik eta bertze larrialdietarako irteera bat, errebotetik kalera atera ahal izateko. Larrialdietarako irteera berri hauekin frontoiaren gehienezko okupazioa aunitz igotzea lortzen da eta behin proiektuko lan guztiak bukatuta, 900 lagun inguru sartu ahal izanen dira frontoian segurtasun neurriak betez. Lanak urte bukaera baino lehen eginak izatea aurre ikusi da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun