Goitibeheren hiriburu izan da Bera larunbatean

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 7a, 10:43
Goitibehera jautsierak ikusmina piztu zuen larunbatean Beran.

Larunbat goizean entrenamendu libreak eta arratsaldean jautsiera, goitipoteobehera, afaria eta sari banaketa izan zituzten

Berako I. Koadrilen arteko Goitibera lehiaketa egin dute azaroaren 5ean, Mitxinborda eta Matzada artean. Eguraldi euritsuari aurre eginez, larunbat goizean entrenamendu libreak egin zituzten. Bazkalondoan dortsal banaketa eta alkoholemia kontrolaren ondotik, goitibeheren jautsiera, hiru txandatan banatuak. 

 

Eguraldia kontuan hartuz, jendetza polita bildu zen jautsiera ikustera, baita parte hartzera ere. Probaren ondotik, goitipoteobehera eginzuten herrian zehar, goitibehera guztiekin eta arratsean afaria (paellada) eta sari banaketa Iamotenean. Goitibehera bestak afalondoan ere segitu zuen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun