Gure Txokoak Lurraren Egunean zozketatutako koadroa 523 zenbakiari egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 27a, 07:30
Hirugarren saria lortu zuen Jesus Ukar Muruzabal nafarraren margolana zozketatu du Gure Txokoak.

Margo lehiaketan hirugarren saria eskuratu zuen margolana

Berako Lurraren egunean hogeita hamargarren edizioan margo lehiaketako hirugarren saria lortu zuen margolana zozketatu zuen Gure Txokoak, egunean zehar saldutako zenbaki batzuen artean. Guztien artean 523 zenbakia suertatu zen irabazle. Irabazlea jar dadila kontaktuan elkartearekin email bat bidaliz guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera edo mezu bat bidaliz 626309438 zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun