Irabaziz hasi da Beti Gazte sokatira taldea Nafarroako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 25a, 13:01

Bigarren jardunaldia azaroaren 6an jokatuko dute Lesakan

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa abiatu zen urriaren 23an Iruñean. Igandeko jardunaldian, zortzinaka, 600 kiloz beheitiko kategorian aritu ziren gizasemeak eta Lesakako Beti Gazte nagusi izan zen tiraldi guztietan (3 puntu). Txantrea eta Berriozarrek berdindu egin zuten beraien artean (1,5 puntu).

 

Gainera, seinaka ere aritu ziren emakumezkoak 375 kiloz beheitiko kategorian eta talde mistoak 420 kilokoan. Emakumezkoetan Berriozar nagusitu zitzaion Txantreari eta mistoan, Berriozar A, Berriozar B, Txantrea eta Kaskallueta sailkatu ziren hurrenez hurren.

Asteburu honetan atseden izanen du txapelketak eta bigarren jardunaldia, azaroaren 6an, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera jokatuko dute Lesakako udal pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun