Kontrabandistaren bilgune izan zen Ibardin igandean

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 25a, 09:49
Urruñako Adixkideak antzerki taldeak, kontrabando garaiko kontual antzeztu zituen.

Urruñako Adixkideak antzerki taldearen emanaldiak eta mus txapelketa izan zituzten Kontrabandistaren Egunean 

Ibardingo Merkataritza Elkarteak Kontrabandistaren Festa antolatu zuen urriaren 23rako. Ibardin joan den mendeko 40-50 urteetara itzuli zen igandean, bigarren gerra mundialaren ondoren. Kontrabandistak garai horietan eramaten zuten jantziekin ikusteko aukera izan zen egun osoan eta jendetza bildu zen.

 

Eguerdian eta arratsaldean Urruñako Adixkideak antzerki taldeak garai horietako bizitza antzeztu zuen, kontrabandista, gendarme, guardia zibil, eta mojaz mozorroturik.

Gainera haurrentzako musika, jokoak eta puzgarriak izan ziren, baita mus txapelketa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun