Bidasoko Bide Berdean mozketa puntualak eginen dituzte bi asteotan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 21a, 15:00
Life+Irekibai proiektuaren baitan bide berdearen zola moldatzen ari dira.

Lurzoruaren egokitzapena dela eta, Montoiako tunela eta Endarlatsaren artean

Life+Irekibai proiektuaren barneko Bidasoko Bide Berdearen lurzoruaren egokitzapena dela eta, Montoiako tunela eta Endarlatsaren artean mozketa puntualak egonen dira aste honetan zehar eta datorren astean. Erabiltzaileentzat bidea irekita badago ere, Cederna Garalur Elkarteak eta Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako toki-entitateek arretaz ibiltzea gomendatzen dute eta bidea erabiltzen dutenei barkamena eskatzen diete kalte hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun