Bortzirietako 58 taldek parte hartu dute Martikoren 30. urteurreneko Txiki Chef lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 10a, 12:14
Txiki Chef lehiaketan parte hartu duen taldeetako bat, Joseba Martikorena Martikoko nagusiarekin eta Basque Culinary Center-eko sukaldariekin.

Basque Culinary Center-ko sukaldeetan izan zuten finala urriaren 7an

Martiko enpresaren 30. Urteurreneko ekitaldien baitan, Txiki Chef lehiaketa egin dute Bortzirietako ikastetxeetan eta urriaren 7an jokatu zuten finala Donostiako Basque Culinary Center entzutetsuaren sukaldeetan.

 

Bortzirietako 10 eta 16 urteko neska-mutikoek parte hartu dute Txiki Chef lehiaketa honetan, 58 taldetan banatuak. Lehenbizi bakoitzak bere ikastetxean egin zituen Martikoren produkturen bat izan behar zuten errezetak eta lehen galbahera pasatuta, zortzi talde lehiatu ziren urriaren 7ko finalean, Donostiako Basque Culinary Center famatuaren sukaldetan. Han, ikastetxeko irakasleak eta Martikoko langileak izan zituzten laguntzaile platerak prestatzeko.

Urduri, baina giro ederrean prestatu zituzten beraien errezetak, baina kategoria bakoitzeko (10-14 urte artekoak alde batetik eta 14-16koak bertzetik) talde bakarrak lortu zuen lehen saria, Basque Culinary Center-eko sukaldaritza ikastaro bat, hain zuzen. Etorkizunean chef handiak izatearekin amesten dutenen ametsa berte zen horrela.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun