Heldu hasiberrientzat bertsolaritza ikastaroa eskainiko dute Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 30a, 08:01

Hiru hilabeteko ikastaroa izanen da eta izen ematea urriaren 7ra bitarte egin daiteke

Bortzirietako Bertso Eskolak heldu hasiberriak bertsolaritzan murgiltzeko ikastaroa eskainiko du Beran eta Lesakan. Hiru hilabeteko ikastaroa izanen da, astean ordu eta erdi (egun berean). Izen ematea eta informazio gehiago bortzibertso@gmail.com helbide elektronikoan edo 618 963011 telefonoan.

Ikastaro osoaren prezioa 30 eurokoa da eta langabetu eta ikasleentzat 10 eurokoa. Izen emateko epea urriaren 7an bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun