Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala urriaren 1ean jokatuko dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 29a, 08:25

Bi lehenbiziko sailkatuek heldu den urtean bigarren mailan jokatzeko aukera izanen dute

Urriaren 1ean, larunbat arratsaldeko 6etan jokatuko da Igantziko pilotalekuan Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala. Hirugarren mailako txapela jokoan izanen dute, baina horretaz gain, bi lehenbizikoek bigarren mailara igotzeko txartela eskuratuko dute.

Sei aizkolari ariko dira lehian, horietatik hiru eskualdekoak: Zigako Joxean Etxeberria, Aresoko Asier Pellejero eta Leitzako Eneko Saralegi; beraiekin batera bertze nafar bat, Arostegiko Oier Kañamares eta bi gipuzkoar, Asteasuko Jokin Alkizalete eta Idiazabalgo Aitor Urteaga ariko dira lehian. Hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun