Errioxara bidaia antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak urriaren 6rako

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 27a, 10:53
85 urte bete eta Urrezko eta Diamantezko Ezteiak ospatzen dituztenei omenaldia ere prestatzen hasia da San Fermin elkartea.

85 urte bete dituztenei eta Urrezko eta Diamantezko Ezteiak ospatzen dituztenei omenaldia ere prestatzen hasiak dira

Lesakako San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak Errioxara bidaia antolatu du urriaren 6rako. Ortzegun goizeko 7:30ean abiatuko dira autobusean eta Erreniegan gosalduko dute; Arnedilloko merkatua ikusi, Logroño bisitatu eta bazkalduko dute. Bazkalondoan, etxera bueltan, Garesen ere geldituko dira.

 

Izen-ematea jubilatuen egoitzan egin daiteke urriaren 2ra arte, 30 euroren truke, bazkarian haragia edo arraina nahi duten zehaztuz.

Bertze aldetik, aurten 85 urte bete eta Urrezko edo Diamantezko Ezteiak (50 edo 60 urte ezkondurik) omentzeko ospakizuna ere prestatzen ari da San Fermin elkartea. Egoera horretan daudenek urriaren 9a baino lehen eman behar dute izena erretiratuen egoitzan. Ez da beharrezkoa elkarteko bazkide izatea. Ezteien kasuan, ezkontza-data ziurtatzen duen familia-liburuaren fotokopia aurkeztu behar da eta 85 urtekoek Nortasun Agiriaren fotokopia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun