Ehun txirrindulari baino gehiagok parte hartu du Berako Mendi Bizikleta Ibilaldian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 26a, 09:32
39 neska-mutikok osatu zuten ttikienei zuzendutako hamar kilometroko ibilbidea.

71 helduk eta 39 haurrek osatu dituzte ibilbide ezberdinak

Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako XXIII. mendi bizikleta ibilaldia egin zen irailaren 25eah. Matzada futbol zelaia obretan dagoenez, irteera-helmuga puntua Iamotenean izan zuten parte hartu zuten 71 helduk eta 39 haurrek.

 

Parte hartzaileak iaz baino zerbait guttiago izan ziren, beharbada iragarritako eguraldiarekin izitu izanen zen bakarren bat, baina baino azkenean bizikletan ibiltzeko eguraldi ona izan zen, nahiz eta momenturen batean euri pixar bat ere egin zuen.

Helduek bi ibilbide izan zituzten aukeran: 35 kilometrokoa luzeena, 1.100 metroko desnibelarekin eta Manttale zuena punturik altuena (359 metro); eta 20 kilometrokoa laburrena, 500 metroko desnibelarekin eta Ibardin punturik altuena (330 metro). 14 urtetik beheitiko neska-mutikoek hamar kilometroko ibilbidea osatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun