Eguraldi kaxkarrari aurpegi alaia jarri diote Illekuetako bestetan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 19a, 08:33
Tío Teronen semeak dantza taldearen ikuskizunak ikusmina piztu zuen eta jendeak gainezka bete zuen Altzateko frontoia.

Tío Teronen semeak dantza taldearen ikuskizuna hainbat lagunek ikusi zuten Altzateko frontoian

Illekuetako bestak ekitaldiz gainezka joan dira asteburu honetan. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu baina halere, umore onean egin ziren ekintza horiek. Bereziena, larunbat arratsaldean Tío Teronen semeak dantza taldeak eskainitako FreshCool ikuskizuna izan zen. Eguraldiarengatik Altzateko frontoian egin behar izan zuten, baina jendez gainezka ageri zen pilotalekua eta gustora egon ziren, dantza taldearen ikuskizunaz gozatzen.

 

Horretaz gain, erraldoi eta buruhandiak, herri kirolak, auzo bazkaria, mus txapelketa, kalejira eta zezensuzkoa izan ziren larunbatean, baita harat-honatean ibili zen tren txutxua ere. Iganderako, auzo meza Idigotian, haurrentzako marrazki lehiaketa eta jokoak, Gure Txokoa dantza taldearen emanaldia, Bera Kantari saioa eta pintxo dastaketak izan zituzten.

Erlazionatuak

Illekuetako bestak 2016

Ttipi-Ttapa 2016 ira 19 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun