Etxean galduz hasi du denboraldia Beti Gazteko futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 12a, 07:52
Aurpegi berriekin aurkeztu zen Beti Gazteko talde nagusia zaleen aitzinean, baina ezin izan zuen garaipenik eskuratu.

0-2 galdu zuen igandean Mastegin Hirugarren Mailatik jautsi berri den Aretxabaletaren kontra 

Futbolean, Lesakako Beti Gazte talde nagusia izan da kirol denboraldia abiatzen lehena, Gipuzkoako Ohorezko mailan. Igande arratsaldean jokatu zen sasoiko lehen partida etxean, Hirugarren Mailatik jautsi berria den Aretxabaletaren kontra. Talde gaztea zelairatu zuen Beti Gaztek, aurpegi berri dexenterekin eta ezin izan zuen punturik eskuratu. Ondoko asteetan hasiko dira bertze futbol talde nagusiak eta ttikiagoak, baita eskubaloian, saskibaloian, areto-futbolean edo errugbian ari diren bertze taldeak ere.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 0 – Aretxabaleta 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun