Bixente Igartzabal lesakarra fin Embrunman proba gogorrean

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 25a, 12:14
Bixente Igartzabal lesakarra.

Frantziako Alpeetan egiten den proba honetan, bere kategorian lehenbizikoa izan da Beti Gazteko triatleta, sailkapen orokorrean 41. eta beteranoetan 5. sailkatu da.

Munduko probarik gogorrenetarikotzat jo­tzen dute Embrunman proba, baina Bixente Igartzabalek ez du hutsik egin aurten ere. Abuztuaren 15ean egin zen Embrun hirian, Frantziako Alpeetan, bero eta haize haundiari aurre eginez. 1.048 kirolari atera ziren irteeran, baina horietatik 240k utzi zuten, normalean baino gehiagok. Hala ere, Beti Gazteko kirolariak lasterketa ona egin zuen eta 11 ordu, 32 minutu eta 9 segundotan helmugaratu zen. Sailkapen orokorrean, 41. gelditu zen, beteranoetan 5. eta V2M kategorian lehenbiziko. Igeriketako probatik 747. atera zen (01:17:33), bizikletako probatik 27. (06:30:28) eta oinezko laster­ketan, maratoian, 51. (03:34:47).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun