Herrietako bestetako kontuak

Ia 50 urte beranduago danborrada izan dute berriz ere Berako karriketan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 4a, 15:10
Danbor-joleak eta Musika bandakoak, bidean egindako geldialdi batean.

Totono Errandoneak aginte-makila eman dio Joseba Lasarteri eta 48 lagunek hedatu dituzte danbor soinuak Beran 

Aurtengo bestetako berrikuntzarik aipagarriena bete dute ortzegun eguerdian. Berrikuntza baino behiago berreskuratzea izan dela erraten ahal da, duela 80 bat urte Unión Veratarra taldearekin egiten baitzen, goizaldeko 8etan, dianaren ondotik; 1968-1969 urte aldera ere egin zen danborrada, gauerdian Altzatetik Berara. Iaz, lehen proba ttiki bat egin zuten Herriko Etxeko Plazan eta aurten plaza horretatik Altzatekora ibili dira kalejiran peñetako 48 kide, musika bandaren laguntzaz.

 

Herriko Etxeko Plazan Totono Errandoneak, zuzendari-makila eman dio Joseba Lasarteri, belaunaldi aldaketaren adierazgarri. Lehenik, launakako 12 erreldotan jarriak eta gero hirunakako 16 erreldotan egin dute xuxen bidea, tarteka tragoxka bat hartzeko geldialdiak eginez. Bidean, bi pieza jo dituzte: bata Berako danborrada eta bertzea, Juan Colmenerok espreski herrirako konposatutako Aupa Bera

Erlazionatuak

Berako bestetako danborrada

Ttipi-Ttapa 2016 abu 05 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun