Arraioz eta Bera nagusi Herriz Herri txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 2a, 09:08
Berako herri kirol taldeko korrikalaria lanean igandean.

Baztandarrak abiadurako proba konbinatuan irabazle izan ziren eta Bortzirietakoak indarrekoan 

Uztailaren 31n, igande arratsaldean. Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Beran. Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Arraioz, Artzanegi, Basaburua A Basaburua B, Bera, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

Bigarren jardunaldian Arraioz, Artzanegi, Bera eta Berriozar taldeak aritu ziren lehian.

 

BIGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK

Lehen proba konbinatua

1.- Arraioz                19:21.04                   

2.- Artzanegi              20:18.31       

3.- Berriozar               20:46.65       

4.- Bera                      20:55.68       

 

Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

1.- Bera                      4 puntu          

2.- Arraioz                 3 puntu

3.- Berriozar               2 puntu

4.- Artzanegi              0 puntu

 

Hurrengo jardunaldiak

Hirugarren jardunaldia Burlatako Larrañeta Plazan jokatuko da abuztuaren 19an, arratsaldeko 8etan. Burlatan arituko diren taldeak: Basaburua A, Basaburua B eta Menditarrak. 

Laugarren jardunaldia Ororbian jokatuko da abuztuaren 20an, arratsaldeko 17:30etan. Ororbian parte hartuko dutenak: Artzanegi, Berriozar eta Bera.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun