Buruhaundi zaharrak zaharberritu eta dotore jarri dituzte Berako Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 1a, 07:47
Buruhaundiak atean eta zapiak leihoetan, Berako besten erakusgarri Zahar Etxean.

Besta giroan murgiltzeko erakusketan jarri dituzte eta zapiz eta lorez apaindu dute Zahar Etxea

Berako San Jose Zahar Etxea ederki apaindua ageri da aste honetan ospatuko diren herriko bestetarako. Horretarako, Herriko Etxeko biltegi batean baztertuak zeuden bortz buruhaundi zaharberritu eta Zahar Etxearen atarian zintzilikatu dituzte. Horretaz gain, zapiak jarri dituzte leihoetan eta Zahar Etxera sartzeko gogoa ematen duen loreen pasabide ederra apaindu dute.

 

Zahar Etxetik aipatu dutenez, «joan den urtean, udaletxetik eman zizkiguten bortz buruhaundi baztertuak eta oso hondatuak zeudenak. Horrela uzteak izugarrizko pena ematen zigunez eta buru bakoitzat bere urtetako historioa izango zuenez, birziklatze tailerrari ekin genion gogotsu. Hasieran hobetu zitezkeenik ere ez genuen uste baina emaitza ikustea besterik ez dago: bikain gelditu dira». 

Zahar Etxeko animazioa taldeak urtero-urtero Zahar Etxea Berako bestatarako apaintzen du, bertako bizilagunak denboran orientatu daitezen eta besta giroa zahar etxera sartu dadin. «Herriko kulturaren parte izan nahi dugunez, aurten gure etxearen fatxadan lan ederra egin dugu, gela bakoitzean bestatako zapiak jarri ditugu, San jose bestatako gogoz zapiaz ere, buruhandien espozizioa eta Zahar Etxera sartzeko gogoa ematen duten loreen pasabide ederra», diote San Jose Zahar Etxetik.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun