Xaboia egiteko tailerra antolatu dute uztailaren 30ean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 27a, 08:06
Urte hasieran ere egin zuten xaboa egiten ikasteko tailerra Etxalarren.

Larunbatean 11:00etatik 13:00etara doanekoa izanen da

Urte hasieran egin zen bezala, berriz ere xaboia egiteko tailerra antolatu du Herri Baratzeak, Etxalarko Azokaren baitan. Uztailaren 30ean eginen da, larunbatean 11:00etatik 13:00etara eta doan izanen da. 

 

Bertan, gorputzean erabiltzeko kalitatezko xaboia, garbigailuarentzako xaboia edota erabilitako olioarekin egindako xaboiak egiteko aukera ere izanen da. Tailerra irekia da eta parte hartzaileen interesen arabera arituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun