Animal Blues taldeak emanaldia eskaini du Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 26a, 13:12
Animal Blues kontzertu gustagarria eskaini zuen ortziral arratsean Berako Kultur Etxean.

Ortziral arratsean, Nafarroako Gobernuaren Kultur 16 programaren baitan

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programaren baitan, Animas Blues talde nafarrak kontzertua eskaini zuen ortziral arratsean Kultur Etxean. Hasiera batean Herriko Etxeko Plazan egitekoa baldin bazen ere, eguraldiarengatik Kultur Etxeko aterpera eraman zuten. Jende aunitz bildu zen emanaldi gustagarrian.

Emanaldi honekin loturik, Lesakako Burdinaren Museora bisita gidatua ere eskaini zuten.

 

Animal Blues

Animal Blues musika beltza jotzen duen Nafarroako taldea da, bluesa erreferentzia nagusi gisa duena. Taldekideak ondoko hauek dira: Jaime Alvarellos Correcher (ahotsa eta gitarra), Alejandro Mingot (gitarra eta lap steela), Kike Arza (baxua) eta Dani Lizarraga (bateria). Guztiek badute eskarmentua jazz, rock eta soul musikari lanetan. Egun euren lehenengo lan diskografikoaren aurkezpenaren itzulia egiten ari dira: Animal Blues.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun