Berako Agerra Mendi taldea Txindokira doa ekainaren 26an

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 17a, 09:09
Txindoki inguruan ibilaldia antolatu du Agerra mendi taldeak ekainaren 26rako.

Izen emateko azken eguna ekainaren 22a izanen da

Berako Agerra Mendi Taldeak ekainaren 26an mendi itzuli zirkularra antolatu dute ekainaren 26an. Izen emateko azken eguna ekainaren 22a izanen da, 10 euro ordainduta.

 

Autobusaren irteera ekainaren 26an, igande goizeko 7:30ean izanen da Agerra Mendi Taldearen egoitzatik. Hauteskunde eguna izaki, arratsaldeko 5etarako itzuliko dira beranduenez. Autobusa beteko ez balitz ere, aitzinetik abisatuko dute Agerra mendi taldekoek, kotxeak antolatzeko. Gosaria eta bazkaria norberak eraman beharko du.

12 kilometro luze eta 1.000 metroko desnibela duen ibilaldia eginen dute, zailtasun teknikoari dagokionez, errexa. Halere, itzulia egin gabe ere, bertan egun-pasa egiteko toki ederra ere badela ohartarazi dute.

Izena emateko agerramendi@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, ekainaren 22a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak 617 821579 edo 677 592266 telefonoetara dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun