46 ordutan egin du Asier Valverde beratarrak Bartzelona eta Donostia arteko mendi bizikleta proba

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 15a, 12:43
Asier Valverde, Katalunia eta Euskal Herria lotu zituen proba gogorrean.

Errekakoak hirugarren izan ziren taldeka Barcelona-San Sebastian Non Stop ibilbidean

Barcelona-San Sebastian non stop 2016 mendi bizikleta proba gogorra egin da ekainaren 10etik 12ra. 50 ordu zuten gehienez txirrindulariek ibilbidea osatzeko eta Asier Valverde Ugalde beratarrak 46 ordutan egin du, laugarren postua eskuratuz.

 

Doneztebe eta Donostia arteko azken etapan familia izan zuen animatzen Hondarribian, Guadalupen Jaizkibel aldera eta azkenean Donostiako belodromoan argazkia atera zuten elkarrekin. Proba gogorra izan zen, ez baitzuen lo egiteko aukerarik ere izan eta anaiak asistentzia egin zion: «Asistentzia ere oso gogorra izandu zen, 7 etapatan antolatua zen eta nere helburua etapaz etapa anaia eta nere bizikletaz arduratzea zen, lo egin gabe».

Aipatzekoa da taldeka, Enbaxadoreak kategorian hirugarren izan zela Doneztebeko Erreka taldea, Igor Agesta, Ibai Ordax eta Sergio Morate txirrindulariekin. Hamabosgarren izan ziren sailkapen orokorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun