Inoiz baino mendizale gehiago bildu ditu Lesakako Mendi Itzuliak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 13a, 10:12
Ibilbide ikusgarria izan zuten Lesakako mendi itzulian parte hartu zuten mendizaleek. Argazkia: Mikel Hualde

416 lagunek egin zituzten 32 eta 23 kilometroko ibilbideak

Lesakako Mendi Itzulia hamahirugarren urtez burutu du Beti Gazte elkarteak eta inoiz baino mendizale gehiago bildu ditu ekainaren 12an. 416 mendizalek, igandeko eguraldi ederra aprobetxatu zuten eta aukeran emandako bi ibilbideetako bat egin zuten. 

 

Laburrenean, 23 kilometro luze eta 1.200 metro desnibela zuena, plazatik abiatu eta Piedad, Unanu eta Elutxan barna igaro ondotik Ikatzulon barna jautsi ziren herrira, berriz ere plazan helmugaratzeko.

Luzeenak, 32 kilometro luze eta 1.900 metro desnibela zuenak, ibilbide beretsua izan zuen, baina Elutxatik Bianditzera igo ziren, San Antonera jautsi eta Agiñara igo ondotik, ibilbide laburrarekin bat eginez Ikatzulon barna jautsi ziren herrira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun