41 txirrindularik parte hartu dute Beran XXXIX. Felix Errandonea Memorialean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 30a, 12:29
39. Felix Errandonea Memorialeko podiuma, Iamoteneko atarian.

Toyota Armentia taldeko Ibon Ruiz nagusitu zen junior mailako txirrindulariei zuzendutako larunbateko lasterketan 

Junior mailako txirrindulariei zuzendua, Felix Errandonearen omenezko 39. Lasterketa burutu da maiatzaren 28an Beran, Gure Txokoa elkarteak antolatuta. Junior mailako 41 txirrindulari abiatu ziren 78 kilometroko ibilbidea egitera eta Toyota Armentia taldeko Ibon Ruiz nagusitu zitzaion sprintean Caramelos El Caserío taldeko Jean Pierre Bordenaveri.

Lasterketa abiatu orduko, Endarlatsa inguruan bi taldetan banatu zen tropeta, aitzinetik 18 txirrindulari eta gibeletik 23 zituela. Bi minutuko aldea izatera ailegatu ziren batzuen eta bertzeen artean. Minutu batera murriztu zuten gibelekoek, baina ez ziren gehiago hurbildu eta hortaz, aitzinekoen artean erabaki zen garaipena. Talde horretatik, 20 kilometro falta zirela ihes egin zuten gerora garaipena jokatuko zuten Ruiz eta Bordenavek. Eztegara pasealekuko sprintean Ruiz nagusitu zen. Banaz bertze orduko 41,2 kilometro egin zuten bi txirrundulariek. Hasierako tropeleko sprintean Beola Motor taldeko Anthoni Ostiz nagusitu zen, irabazleak baino 33 segundu gehiago erabilita. Taldeka Caramelos El Caserío nagusitu zen.

Sari banaketan Patxi Vila txirrindulari ohia eta gaur egun Tinkoff taldeko kirol zuzendaria izan zen eta laguntzaileek, Totona eta Rosa Mari Errandonea anai-arrebek eskainitako hamaiketakoa dastatu zuten.

 

SAILKAPENAK

1. Ibon Ruíz (Toyota Armentia) 1:53:36

2. Jean Pierre Bordenave (Caramelos El Caserío) denbora berean

3. Anthoni Ostiz (Beola) 1:54:09

4. Javier Jurio (Caramelos El Caserío) denbora berean

5. Alfonso Gastón (Caramelos El Caserío) db

6. Miguel Azcona (Beola) db

7. Hodei Zia (Quesos Albeniz) db

8. Ion Bermejo (Lizarte) db

9. Alvaro Moreno (Toyota Armentia) db

10. Raul Sanguesa (Asesores Navarra) db

 

Lehen urteko juniorrak

1. Ibon Ruiz,

2. Alfonso Gastón,

3. Miguel Azcona,

4. Hodei Zia,

5. Imanol Isasa

 

Taldeka

1. Caramelos El Caserío, 5:41:54

2. Beola Motor 5:42:27

3. Quesos Albeniz, 5:43:16

4. Asesores Navarra, db

5. Combustibles Galdeano, db

6. Lizarte-Ermitagaña, 5:45:43 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun