Zakurren errabiaren kontrako txerto kanpaina eginen da egunotan Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 26a, 08:01

Maiatzaren 30etik ekainaren 9ra eginen eta identifikazio-mikrotxipak ere jarriko dituzte

Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina maiatzaren 30etik ekainaren 9ra eginen dute Bortzirietan. Gogoratu behar da lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu behar zaiela eta bi urtero txertoa berritu behar zaiela.

Maiatzaren 30ean, astelehenean 16:00etatik 18:00etara Arantzako udaletxeko arkupetan izanen da albaitaria.

Maiatzaren 31n, asteartean 16:00etatik 18:00etara Igantziko aparkalekuan

Ekainaren 1 eta 2an, asteazken eta ortzeguna, 16:00etatik 19:00etara Lesakako suhiltzaileen aparkalekuan izanen da.

Ekainaren 6 eta 7an, astelehen eta asteartea, 16:00etatik 19:00etara Berako Elektrobian izanen da (Kultur Etxeko aparkalekuan).

Ekainaren 8an, asteazkena, 16:00etatik 20:00etara Etxalarko Mataderoan izanen da.

Ekainaren 9an, ortzeguna, 16:00etatik 17:30era Alkaiagan eta 18:00etatik 19:00etara Zalain-Zokon izanen da.

Txertoaren prezioa 20 eurokoa da, identifikazioarena bakarrik 30 euro, identifikazio eta txertoarena 40euro eta jabe aldaketarengatik 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun