Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan Bera nagusitu zaio Leitzari

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 23a, 11:27
Alebin mailan, Berako Lluciak eta Pagolak eta Leitzako Arraras eta Sagastibeltzak eskaini zuten partidarik orekatuena. Azkenean, tantu bakarrarengatik nagusitu ziren beratarrak.

Eztegaran jokatutako “derbian” hiru partida irabazi zituzten etxekoek eta bakarra leitzarrek

Nafarroako Herriarteko 47. Pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan. A multzoan Bera eta Leitza izan ziren aurrez aurre larunbat arratsaldean Eztegara pilotalekuan eta etxekoek lau partidetatik hiru irabazi zituzten.

 

Partidarik ikusgarriena eta orekatuena alebin mailakoa izan zen. Azkenean, Berako Unai Llucia eta Jon Pagolak 18-17 irabazi zieten Leitzako Aitor Arraras eta Ibai Sagastibeltzari; infantiletan, Berako Unax Villameak eta Asier Telletxeak ere 18-6 irabazi zieten Leitzako Eñaut Goikoetxea eta Eñaut Zubiriri; jubeniletan, ailegatu zen leitzarren garailen bakarra: Hegoi Txoperenak eta Ander Alduntzinek 9-22 irabazi zieten Berako Mikel Eltzaurdia eta Harri Maritorenari. Seniorretan, Berako Beñat Mitxelenak eta Iñigo Martinezek 22-3 irabazi zieten Leitzako Xabi Jaunarena eta Ander Eskuderori.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun